Zuhaitz Eguna egingo da martxoaren 12an, igandea, Zumaian. Taldea goizeko 10:00etan geratuko da Santiago hondartzako arrapalan, eta handik dunetara abiatuko da landaketa egitera.
Martxoaren 12an jokatuko da 7,2 kilometroko medi lasterketa laburra. Talai Berri txakolindegiak laugarrenez antolatuko du, eta izen-emate epea zabalik dago. Irteera 10:30ean egingo dute, eta parte hartzaileek txakolindegitik abiatuta, Mollarriko kargaderora jaitsi, handik mahastira igo, eta bertako lur-sailetan zehar igaro ondoren helmugaratuko dira.
Martxoaren 3an, 19:00etan erakusketaren aurkezpena egingo dute, eta martxoaren 19ra arte zabalik izango da; astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.
Informazio gehiago, hemen.