Erramu bedeinkapena, prozesioa eta meza, herriko plazan 11:00etan hasita.
11:30etik 14:00ak arte hamar upategitako txakolina dastatzeko aukera egongo da: Aizpurua, Arbela, Gaintza, K5, Katxiña, Mokoroa, Talai Berri, Txomin Etxaniz, Ulacia eta Zudugarai upategietakoa. 14:00etan, Jai Batzordearen txozna zabalduko dute. 17:00etan hasita, Aiako probalekuan herri kirolak. 18:30etik aurrera, Izer eta Alabierrekin erromeria izango da.
Gautenak eta Mareak Urdinak elkarlanean antolatutako ekimena. Hainbat jarduera inklusibo izango dira asteburu guztian: kontzertuak, kirol txapelketak, umeentzako puzgarriak, pintxoak, jokuak eta abar.
Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak irabazi du 41. Saria haurrentzako 'Mari Gonagorri eta hamazazpi berri' narrazioarekin. Miren Agur Meabek idatziko du manifestua eta emango dio saria Yolanda Arrietari. Ekitaldia musikaz girotuta egongo da. Bertan aurkeztuko da 42. Lizardi Sariko oinarriak.
Zarauzko dantza eskolen ikuskizuna. Apirilak 1, larunbata 17:30. Marisa eta Yoana Merino Dantza Eskola 19:00. BZ Dantza Eskola Apirilak 2, igandea 18:00. K Pop Dance Community (Warda Mallal)
Euskarazko film laburren zirkuituak zazpi film erakutsiko ditu aurten. Informazio gehiago hemen.
Iñaki Oreja zumaiarraren erakusketa. Espresionismo abstraktua erakutsiko du 'Kolorearekin jolasean' erakusketan. Ordutegia: Ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.