18:00. GKS eta IAk antolatuta, pala egokitua binaka. Odietan. 22:00. Bertso jaialdia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria. Gai jartzailea: Jon Maia. Zumaienan. 22:00. DJ gaua. Azkura, Magnolia eta Loti. Txosna eremuan.
Bertso jaialdia egingo da apirilaren 14an, 22:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan, San Telmo jaien lehen egunean. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria arituko dira kantuan; gai-jartzailea, berriz, Jon Maia izango da. Sarrerak 8 euroan daude salgai turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.
Buruz Buruko Txapelketaren partida jokatuko dute tartean. Informazio gehiago, hemen.
Iñaki Oreja zumaiarraren erakusketa. Espresionismo abstraktua erakutsiko du 'Kolorearekin jolasean' erakusketan. Ordutegia: Ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.