Informazio gehiago, hemen.
08:00. Goiz soinua Ustekabe txarangarekin. 11:00-13:30. Santelmoetako XX. Scalextric Torneoa. Oxford aretoan. 11:30. Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat. 12:00. Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. 13:00. Ustekabe txarangaren saioa. 16:30-19:00. Santelmoetako XX. Scalextric Torneoa. Oxford aretoan. 17:00. Udaletxetik irtenda, Buruhandiak eta erraldoiak. 18:00. Txosnagunean, kontzertuak: Karter eta Hoben. 18:30. Torreberrin, antzerkia: Patata Tropikalaren Azken eguzkilorea. 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira. 22:15. Danborrada Berezia. 22:30. Dantzaldia Joselu Anaiekin, Kofradian. Gauerdian. Bandera igotzea Jose Luis Doval arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak. Kofradian. Danborrada amaitutakoan, berbena Joselu Anaiak taldearekin Kofradiako plazan. 00:30 Txosnagunean, Esther Sound System.
Mar-mar teatroaren eskutik, Arrainak bihotzean umeentzako antzezlana. Sarrerak salgai, hemen.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Iñaki Oreja zumaiarraren erakusketa. Espresionismo abstraktua erakutsiko du 'Kolorearekin jolasean' erakusketan. Ordutegia: Ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.