Miriam Mendozaren eskutik, Sanz Enea haur liburutegian, irakurketa txokoa, 17:30ean hasita, euskara, 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Doako sarrera.
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izeneko hitzaldia emango du Leyre Canok apirilaren 19an, 18:00etan, Zarauzko Etxezabalan. Saioa euskaraz emango da. Izenak hemen eman daitezke edo Gazte Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era. Izenak emateko epea apirilaren 14an itxiko da.
Energiaz aritzeko saioa antolatu du Arranopola kultur elkarteak Astintzen. Bizitzeko eskola ekimenaren barruan. Iratxe Arriola Eako alkatea, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea eta Alex Lopez Goiener Kooperatibako kontseilu errektoreko kidea izango dira hizlariak.
Jose Mari Sagardui egileak aurkeztuko du.
Informazio gehiago, hemen.