18:30. Gure Txeruren eskutik, haurren dantza emanaldia, herriko frontoian. 22:00. Gure Txeruren eskutik, helduen dantza emanaldia: Zaharretan berri dantza ikuskizuna. Musikariak: Pepita Enbil musika eskola, Getariako Musika Banda eta Gazte Alaiak txistulariak. Informazio gehiago, hemen.
15:00. Kafea eta auzo lana. 19:00. Mantangorriren ongietorria. 19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin. 20:00. Batukada. 21:00. Gazte afaria. 23:00. Areto dantzen emanaldia. 23:00. Kontzertuak karpan: Manitu, Neallta Fola eta Laket. Gainera, herriko DJak txosnan: Matx, Meriton, P4ul, Enesound, Jos_U eta Kanpax.
Maialen eta Leire, eta Karmeleren eta Joneren aurka ariko dira partida erabakigarrian, eta, aurrez, hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka jokatuko dute Mirenek eta Loreak, Saioaren eta Maialenen aurka.
Algarapola egitasmoaren barruan, Jon Plazaolak Tutum Platz bakarrizketa saioa eskainiko du. Uxue Alkorta ariko da aurkezle lanetan.
Margolanak, eskulturak, zeramika, argazkiak edota ikus entzunezkoak egunero izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara ekainaren 26an salbu.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara. Igandean, 12:00etatik 14:00etara.