Itsasargik antolatuta, faktura tailerra. Goienerreko kideek emango dituzte aholkuak. Fakturak eraman behar dituzte tailerrean parte hartzen duten herritarrek.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Margolanak, eskulturak, zeramika, argazkiak edota ikus entzunezkoak egunero izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara ekainaren 26an salbu.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara. Igandean, 12:00etatik 14:00etara.