17:30. Txokolatada. Edalontzia norberak etxetik eramatea eskatu dute. 18:00. Umeentzako jolasak, Urritzaren eskutik. 19:00. Hirugihar pintxoak salgai. 21:30. Danborrada, Getariako Musika Bandarekin. Bukatzean. San Joan sua. Informazio osoa, hemen.
Informazio guztia, hemen.
EKAINAK 23, OSTIRALA20:00. Sardina jana, Mondrako aparkalekuan. 21:00. Zarakatun Batukada Feminista.22:00. San Joan Sua, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Parte hartzaileak: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulariak, Montetxio Korua, Jalgi Dantza Taldea, Batukada Feminista eta Zarauzko Txalaparta Eskola.Jarraian. DJ Aros.
21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria. Ondoren, herri afaria. 00:00. San Joan zuhaitza sartu. 00:30. San Joan sua piztea eta suaren inguruan dantzaldia. Jarraian, Laket taldearekin erromeria.
Itsasi euskal kultur taldeak musikarekin eta dantzarekin girotuko du herriko plaza.
San Joan bezperan, San Joan Berde jaia ospatuko dute Herriko Plazan, Harribil dantza taldearen eskutik
Txistulari Banda eta dantzariak elkartuko dira suaren bueltan. Bertaratzen direnei eskaera egin diete: ez bota paper, liburu etabarrik dantzariak dantzan ari direla. Dantzariei eta ikusle guztiei kalte egiten die. Eta ez bota plastikodun libururik edo gairik ere.
Forondatik kalejira egingo dute joareek Gernika parkeko akelarrera.
San Joan sua itzaltzen denean hasiko da musika ikuskizuna.
Margolanak, eskulturak, zeramika, argazkiak edota ikus entzunezkoak egunero izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara ekainaren 26an salbu.
Hereje Fighters taldeak kontzertua emango du hilaren 23an, gauerdian, Etxeluze gaztetxean.