Informazio gehiago, honako lotura honetan.
12:30. Sagardoa. 14:00-14:45. Muserako izen-ematea. 15:15. Mus txapelketa. 16:00. Puzgarriak. 17:30. Merienda. 20:30. AGL dantzak.
Informazio gehiago, honako lotura honetan.
Margolanak, eskulturak, zeramika, argazkiak edota ikus entzunezkoak egunero izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara ekainaren 26an salbu.
18:30. Herri Olinpiadak 20:00. Txosna irekiera. 22:30. GZR musika taldearen kontzertua 00:00. Elektropeña DJaren saioa.
11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko V. Topaketa, Lege Zaharren enparantzan. Bidasoako Erraldoiek, Tafallako Asier Marco Konpartsak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkarteak hartuko dute parte. 12:00. Suziriak eta Txupinazioa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.Ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Topaketan parte hartzen ari diren taldeen kalejira Igandea txarangarekin batera. 12:30. Izar-Haitz garagardo dastaketa, Munoan. 14:00. Bazkaria, Munoan. 17:00. Bertso saioa, Munoan. 18:30. Haurren XLIII. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta), Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Azken Portutik, Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik abiatuko dira dute. 19:00. Skareggekasko musika taldearen emanaldia, Munoan. 20:00. Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin joko dute. 21:30. DJ saioa nerabeentzat Josu Rodriguezen eskutik, Lege Zaharren enparantzan. 23:00etatik 02:00etara. Puntu Morea. Sexu erasoen aurrean laguntza edota informazioa eskatzeko gunea, Musika Plazan. 23:15. Danborrada herriko elkarteek (Kayua, Carballeira, Arrano, Alkartasuna, Udaberri, Cachi Bachi, Urpekoak, Zurbaran, Batzokia, Ongi Etorri, Iñurritza, Arkaitz-Mendi, Itxasmendi) antolatuta. Zigordia kaletik abiatuko dira eta bertan amaituko dute. Bidean, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Musika Plaza, Kale Nagusia eta San Frantzisko kaleetatik igaroko dira. 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Josu Txapartegi 'Txapas'-i, Lege Zaharren enparantzan. 00:00. Bandera igoera, Txupinazoa eta Pelaioren ereserkia Zarauzko Musika Bandak jota, Lege Zaharren enparantzan.Ondoren, Josu Rodriguez DJak bere saioarekin jarraituko du. 00:00. Bandera Igoera eta Txupinazoa, Iñurritzako zelaian.Ondoren, erromeria Bide batez taldearekin. 00:00etatik 03:00etara. Arriskuen murrizketarako Testing zerbitzua, drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua eskainiko du Ai Laket! elkarteak, Munoan. 00:15. Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Musika plazan.Aldi berean, danborrada herriko kaleetan ibiliko da. 00:30. Kontzertuak, Munoan: Rodeo eta Xiarroman eta Anwolt.