Intza Gurrutxaga Artzape-ko kideak gidatuko du saioa, eta Haritz Alberdi alkatearekin batera, hainbat herritar gonbidatuko dituzte oholtzara, euskararen erabileraren inguruan elkarrekin hausnartzeko. Bi spot ere erakutsiko dituzte ekitaldian.
Doluaz eta suizidioaz ariko dira solasean Bertol Arrieta eta Sandra Garayoa egileak Aizpea Manterola psikologoarekin. Garoa liburu dendak eta Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatu dute ekitaldia.