Feminismoaren hastapenak ezagutzeko aukera izango da Emagin elkarteak emango dituen bi saiotan. Lehena otsailaren 9an izango da, eta bigarrena otsailaren 16an, biak ere 18:30ean, Zumaiako Emakumeon* Etxean. Izenak Emakumeon* Etxean bertan emango dira, posta elektronikoz hemen, edo 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta.
Urola Kostako Itaiak antolatutako Zapalkuntzaren kateetatik askatzeko emakume langileok borrokara! hitzaldi zikloaren barruan, otsailaren 11n izango da saioa Aian. Antolatzeko beharraz du hitzaldiak izenburua eta 12:00etan izango da kultur etxean.
Hizlariak: Oier Etxeberria Goienerreko energia komunitateen sustatzailea eta Aitziber Sarobe Biologian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Hizlariak: Antonio Turiel CSICeko zientzialaria eta Antonio Aretxabala geologia ikertzailea.