Zuzendaria: Mark Mylod. Aktoreak: Anya Taylor-Joy, Nicholas Hoult, Ralph Fiennes. Generoa: thillerra. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Bikote gazte bat munduko lekurik esklusiboenetako batera joan da, sukaldaritzako esperientzia paregabea duen jatetxe batean afaltzera. Baina chefak (Fiennes) osagai sekretu bat prestatu du, eta emaitza harrigarria izango du bi maiteminduen artean.
Bi arnas dokumentala emango da otsailaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Amaieran solasaldia izango da egileekin.
Zuzendariak: Toby Genkel, Florian Westermann. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Erresuma Batua. Maurice kaleko katuak iruzur perfektua du dirua irabazteko. Otsailaren 12an, 17:00etan.
Zinuema, UEMAk eta Tinkok zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko sortu duten egitasmoaren barruan emango dute emakumeei eragiten dieten arazoak azaltzen dituzten bost laburmetraiez osatutako bilduma.
Zuzendaria: Arnaud Demuynck, Rémi Durin. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Belgika. Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Otsailaren 19an, 17:00etan.
Zuzendaria: Park Chan-wook. Aktoreak: Tang Wei, Park Hae-Il. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Hego Korea. Hae-Joon, detektibe beterano bat, mendi baten gailurrean hil duten gizon baten heriotzaren susmagarria ikertzen ari da . Handik gutxira, Sore hildakoaren emaztea dela susmatzen hasi da, eta Sorerekin sentitzen duen erakarpenak ezegonkortu egingo du.
Zuzendaria: Haipeng Sun. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herrialdea: Txina. Lehoiaren dantza tradizio garrantzitsua da Txinako Urte Berriko ospakizunetan eta Txinako kulturaren beste ekitaldi garrantzitsu askotan. Otsailaren 26an, 17:00etan.
Zuzendaria: Marie Kreutzer. Aktoreak: Vicky Krieps, Colin Morgan, Florian Teichtmeister. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Austria. 1877ko Gabonetan, Austriako Isabelek (Sissi) 40. urtebetetzea ospatzen du. Austriako lehen dama, Francisco José I.a enperadorearen emaztea, ez du hitz egiteko eskubiderik, eta betirako eder eta gazte izan behar du enperatrize-lanetan.
Zuzendaria: Charlotte Wells. Aktoreak: Paul Mescal, Francesca Corio. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Erresuma Batua. Sophiek duela 20 urte aitarekin egindako oporren alaitasun partekatuari eta malenkonia pribatuari buruzko gogoeta egiten du.