Zuzendaria: Andrei Kolpin. Generoa: animaziozkoa. Urtea: 2021. Herrialdea: Errusia. Aspaldi, bakea zegoen guztien artean. Harik eta Mamu Zuriak hondamena eragin eta dena suntsituko zuela mehatxu egin zuen arte. Gizon batek bakarrik geldiaraz dezake, ausarta, indartsua eta lerdena da eta bizikletan dabil, bere izena Koschey da. Martxoaren 31n, 17:00etan, Aita Marin.
Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoaren patioa antzezlana izango da apirilaren 19an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.