Jai giroa Urdanetako San Martin egunean

Aiora LarraƱaga 2022ko aza. 12a, 13:44

Pasa den asteburutik auzoko jaietan murgilduta daude Urdanetan. Atzo, San Martin egunean, ez zuten hutsik egin, eta giro ederrean ospatu zuten auzoko festetako egun nagusia.

Argazkiak: Edurne Albizu Lizaso

San Martin eguna berezia du Urdanetan, eta jaietako egun nagusia ospatu zuten atzo auzotarrek. Ohiturari jarraituz, meza, patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri-kirol jaialdia egin zituzten, eta azken horretan, haur, gazte zein helduek parte hartu zuten. Eguerdian, auzo bazkaria egiteko elkartu ziren elkartean, eta arratsaldean, berriz, auzoko trikitilariekin tabernaz taberna kalejira egin zuten.