Ameli Ipuinen Jostunek bi ipuin kontaketa saio eskainiko ditu gaur arratsaldean Aian

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 25a, 14:01

Lehendabiziko saioa 17:30ean hasiko da eta umeei zuzendutakoa izango da; bigarrena, berriz, 19:30ean hasiko da eta helduentzako izango da. Biak kultur etxean izango dira.

Ameli Ipuinen Jostune ipuin kontalariak bi saio eskainiko ditu gaur arratsaldean Aiako Kultur Etxean. Lehendabiziko saioa 17:30ean hasiko da eta umeei zuzendutakoa izango da. Basoko sekretuak izenburupean, saio musikatua eskainiko du.

Bigarrena, berriz, 19:30ean hasiko da eta helduei zuzendutako saioa izango da. Munduko emakumeak du izenburua.