Bihar pintxo potea egingo dute Aian, Gorriti eta Larrume bertsolariek girotuta

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 1a, 12:00

Aiako Gazte Asanbladak antolatu du ekimena. 19:00etan plazan jarri dute hitzordua, eta nahi duten guztiei azaltzeko gonbita egin diete.

Aiako Gazte Asanblada sortu berriak antolatuta, bihar arratsaldean pintxo potea egingo dute Aian. 19:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan, eta handik abiatuko dira tabernaz taberna, Gorriti eta Larrume bertsolariak lagun dituztela.

Joan den hilean hasi ziren pintxo potea egiten, eta biharkoa bigarrena izango da. Hilero egiteko asmoa dute, hileko lehendabiziko ostiralean.