Larunbatean giro ederra izan da Urdanetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 16a, 11:02

Urdanetako auzo elkarteak larunbat arratsalderako hainbat ekitaldi antolatu zituen: logo lehiaketa, belar meta egiteko saioa, toka eta askaria.

San Isidro Eguna baserritarren eguna izaten da, eta eskualdeko hainbat auzotan ospatzen dute. Urdanetan ere gogoan izan zuten egun hori asteburuan, hainbat ekitaldi antolatu baitzituen auzo elkarteak larunbaterako. Alde batetik, auzo elkarteko logoa lehiaketa egin zuten. "Aurrez auzoko helduek logoak egin eta bidaltzen joateko aukera izan genuen, eta ikusgai jarri genituen Eskola Etxean. Haurrek, berriz, larunbatean bertan izan zuten beren logoak margotzeko aukera. Ondoren bozketa egin zen logorik gustukoenak aukeratzeko", azaldu dute elkartetik.
Bestalde, belar meta ere egin zuten auzoko gazteenek pilotalekuan, eta lan bikaina egin zutela nabarmendu dute elkartekoek.
Gainera, toka, txokolate beroa eta merienda ere izan ziren hitzorduan bildu zirenentzat. Hala, "musikaz giroturik arratsalde polita" pasa zutela nabarmendu dute Urdanetako auzo elkarteko kideek.