Azaroak 25

Azaroaren 25eko ekitaldiak antolatzeko bilera feminista egingo dute larunbatean Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 14a, 10:05
Iaz elkarretaratzea egin zuten Aian azaroaren 25ean.

Bileraren helburua da guztien ekarpenekin azaroaren 25eko ekitaldiak adostea. Kanua jatetxeko jangelan bilduko dira.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta Aian ere emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko ekitaldi sorta antolatu nahi dute.  Horretarako, larunbatean egingo dute bilera 11:30ean Kanua jatetxeko jangelan, eta gazteak zein helduak deitu dituzte hitzordura. Asmoa da bertan proposamenak azaltzea eta guztien ekarpenekin azaroaren 25eko ekitaldiak adostea, Aian ere Aski da! entzun dadin.