Laburmetraiak egiten ikasteko tailerra izango da Aian azaroaren 27tik 30era

Andrea Zipitria 2023ko aza. 20a, 13:00

Laburmetraia bat egiteko aukera izango dute parte hartzen duten herritarrek. Aurrez izena eman beharko da.

Escivi Zine eta Bideo Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, bideo parte-hartzaile tailer bat egingo da Aian azaroaren 27tik 30era. Hiru egunetan, kultur etxean elkartuko dira, 16:30etik 19:30era. Laburmetraia bat egiteko aukera izango dute izena ematen duten herritarrek. Horretarako epea zabalik dago lotura honetan egin daiteke inskripzioa.