Bihar erromeria izango da Aristerrazun

Andrea Zipitria 2024ko ots. 10a, 11:00
Aristerrazuko erromerian herritarrak dantzan. (Ibon Errazu)

Biharko saioa girotuko dute Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagak.

Bihar erromeria izango da Aristerrazun. Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga igoko dira oholtza gainera. 18:00etan hasiko da saioa eta 21:00ak arte Aristerrazuko plaza girotuko dute trikitilariek. Andatza Erromeria Taldeak erromeria zaleak hitzordura gonbidatu ditu.