Bertso afaria antolatu dute Andatzan hilaren 23ako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 12a, 13:30
Auzo afaria Andatzako Auzo Elkartean. (Andatzako Auzo Elkartea)

Andatzako Auzo Elkarteak antolatutako bertso afarian Aritz Hernandez Larrume, Danel Olano eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek parte hartuko dute.

Andatzako auzo elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 23rako. Aritz Hernandez Larrume, Danel Olano eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek parte hartuko dute eta honakoa izango da menua: sarrerakoak, entsalada epela, piper beteak, saiheskia, postrea, kafea eta pattarra. Bertso afarian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute elkartean bertan edo 679-23-25-35 telefono zenbakira deituta. Izena ematearekin batera ordaindu behar da afaria, eta prezioa 30 eurokoa izango da.