Eli Muñoz: "Hizkuntzari esker, bat gehiago naizela sentitzen dut"

Eli Muñoz frantziarra da, baina Aizarnazabalen bizi da duela zazpi urtetatik. Orduan erabaki zuen euskara ikastea, eta gaur egun, euskaraz bizi da. Euskararekin izan duen eta duen harremanaz aritu da solasean hura Ihintza Elustondo kazetariarekin, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen asteetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.
Eli Muñoz Frantzian jaioa da. 12 urterekin etorri zen Euskal Herrira; lehenik, Elgoibarren (Gipuzkoa) bizi izan zen, eta duela zazpi urtetik, Aizarnazabal du bizitokia. Ordutik, euskaraz bizi da: euskaraz egiten du lehen hitza, izan lagunekin, familiakoekin nahiz herritarrekin. Euskaltegian ikasi zuen euskara, eta ikasitakoa une oro praktikan jartzen saiatzen da. Hala eta guztiz ere, hizkuntza gehiago menperatzea gustatuko litzaioke, lagunartean bere iritzia lasai adierazteko. Argi du hizkuntza giltzarria dela integraziorako.
 
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako bigarren protagonista da Cruz. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako bigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.