Udalekuetan izena eman nahi dutenentzat epea ireki dute Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 18a, 12:42
Duela urte batzuetako udalekuetatako argazkia. (Aizarnazabalgo Udala)

Apirilaren 28a izango da matrikula egiteko azken eguna. Liburutegian eman behar da izena, bertara joanda.

Aizarnazabalgo Udalak ireki du udan antolatuko dituen udaleku irekietan izena emateko epea. Hain zuzen ere, gaur ireki dute izen ematea, eta udalekuetan parte hartu nahi dutenek 11 egun izango dituzte matrikula egiteko, apirilaren 28a izango baita horretarako azken eguna.

Liburutegian jasoko dituzte udaleketarako izen emateak. Matrikula egiteko bertara joan beharko dela zehaztu du udalak.