Azaroak 25

Aizarnazabalen ere, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatu dituzte

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 26a, 09:30
Atzo iluntzean Aizarnazabalen egin zuten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak deituta.

Atzo, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izan zen, eta Urola Kostako gainontzeko herrietan bezala, Aizarnazabalen ere indarkeria mota hori gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten. Hain zuzen ere, 20:00etan udaletxe parera azaltzeko deia egina zuen Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatu zituzten han bildutakoek.