Hondakinen bilketak izango dituen aldaketen berri emateko bilera egingo dute Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko mar. 1a, 10:19
Hondakinen ontziak. (Pixabay)

Martxoaren 6an, asteazkenez, izango da bilera. Lauburuko proiekzio gelan elkartuko dira, 18:00etan.

Hondakinen bilketa sisteman aldaketak egongo dira, eta horien berri emateko bilera deitu du Aizarnazabalgo Udalak. Datorren asteazkenean, hilaren 6an, izango da bilera, 18:00etan Lauburuko proiekzio gelan. 

Guztien intereseko gaia dela kontuan izanik, udalak herritar oro gonbidatu du saiora.