'Guka' gehigarriaren lehen zenbakia argitaratu zuten UKTko hedabideek martxoko aldizkariekin batera. Felix Zubia medikua eta Amancay Gaztañaga musikari eta antzerkigilea luze aritu ziren hizketan gehigarrirako egindako elkarrizketan, pandemiaren eta horrek sortutako egoeraren inguruan.
GUKA magazinerako Julene Frantzesenak egindako erreportajea, Sanagustin kulturgunearen hamargarren urteurrenaren harira.
GUKA magazineko agendan martxoan gure eskualdean izango ditugun aisialdirako aukera interesgarrienak ezagutuko ditugu Andoni Elduaienen eskutik. Besteak beste, antzerkiak, kontzertuak, jaialdiak, festibalak, kirol probak, herri eta auzotako jaiak… errepasatuko ditu Elduaienek.
Urrutira mugitu ezin garen garai hauetan, eskualdetik atera gabe egiteko moduko plan proposamenak ekarriko ditugu hilero. Lehen atal honetan, Azkoitiko Madariaga auzoan kokatzen den Aittola Zar jatetxearen inguruak ezagutuko ditugu.
Mireia Galarzak Eñaut Elorrieta abeslari eta sortzailea elkarrizketatu du Getariako San Anton mendian, itsasargitik gertu. Izan ere, bertan grabatu du Elorrietak bere azken bideoklipa, “Ez dago ezer” kantarena, hain zuzen.
Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saio berria dakar Urolako Komunikazio Taldeak. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, lehen atal honetan Getarian gauzatuko da GUKA magazina, eta Eñaut Elorrieta musikaria izango da gonbidatu nagusia.