Telazko konpresak josteko tailerra izango da gaur, Azkoitian

Ane Olaizola 2022ko urr. 28a, 10:49

18:00etatik 20:00etara artean egingo dute ikastaroa Matadeixen, eta interesa duen edonork parte har dezake.

Telazko konpresak josteko tailerra eskainiko dute gaur, ostirala, Azkoitiko Matadeixen. 18:00etan hasiko da saioa, eta antolatzaileek 20:00etan amaitzea aurreikusten dute. Interesa duen edonork parte har dezake ikastaroan, eta horretarako 677 80 71 53 telefonora dei daiteke.