Malen Etxeak 'Sexu eta lan-ustiapenerako salerosketa' txostena aurkeztu du Azkoitian

Elkargunean egin zuten aurkezpena Malen Etxeko bi lagunek. (Mailo Oiarzabal)

Malen Etxeko Silvia Carrizo eta Patricia Viviana Poncek Elkarguneko Oteiza aretoan aurkeztu zuten txostena, atzo. Sexu eta lan-ustiapenerako salerosketari buruz aritu ziren bi hizlariak hainbat lagunen aurrean.

Atzo, asteazkena, Sexu eta lan-ustiapenerako salerosketa txostena aurkeztuko zuen Malen Etxeak, Elkargunean. Sexu bidezko indarkeriak eta esplotazioak emakumeengan duen eraginaz luze-zabal aritu ziren Silvia Carrizo eta Patricia Viviana Ponce Malen Etxeko bi lagunak.

Hain zuzen, bikoteak egin du txostena, eta haren berri ematen zuten Oteiza aretoan elkartu ziren hainbat lagunen aurrean. Haurralde fundazioarekin eta Malen Etxearekin elkarlanean diharduten lagunen esperientzia praktikoak eta hurbilketa teorikoak nabarmendu zituzten aurkezpenean.

Ezkerrean, Carrizo, eta eskuinean, Ponce. (Mailo Oiarzabal)

Hemen irakur daiteke txostena osorik.