Omenaldi beroa jaso dute Herriartekoa lehen aldiz irabazi zuten pilotari azkoitiarrek

Julene Frantzesena 2022ko aza. 26a, 09:46
Atzoko omenaldiko irudia. (Andoni Elduaien)

Aurten 50 urte dira Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehen aldiz irabazi zuela. Atzo Gurea frontoian jaso zuten omenaldia balentria hura lortu zuten pilotariek; Larrañagak, Larrartek, Orozkok, Zubizarretak, Ansolak eta Atano XII.ak. Haiekin kantxaratu zen duela 50 urte Azkoitiko taldearen arduradun zen Carlos Arrizabalaga Xapatero ere.

50 urte dira aurten Azkoitiak pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehen aldiz irabazi zuela, eta urtemuga borobil hori tarteko, orduko hartan Bergara 3 eta 0 garaitu zuten pilotariak omendu zituzten atzo. Hain zuzen ere, txapela eta garaikurra jaso zituzten Larrañagak, Larrartek, Orozkok, Zubizarretak, Ansolak eta Atano XII.ak. Gainera, haiekin kantxaratu zen duela 50 urte Azkoitiko taldearen arduradun zen Carlos Arrizabalaga Xapatero, Azkoitiak Herriartekoaren edizio hartan jaso zuen garaikurrarekin.

Gurea frontoian jaso zuten pilotari horiek omenaldia, ondoren partidako jokatu behar zituzten pilotari profesionalen, Aitor Sorazu dantzariaren eta Txalkor txistulari taldekoen babesean. Ez zen, gainera, atzokoa izan omenaldi bakarra; izan ere, bazkari bat ere egingo dute balentria hura lortu zuten pilotariek datozen asteetan.