'Amelie kontalaria' ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Aizkibel liburutegian

Ane Olaizola 2022ko aza. 29a, 10:12

Abenduaren 15ean, ostegunez, izango da saioa, eta hara joan nahi duenak abenduaren 1etik 14ra artean eman dezake izena.

Azkoitiko Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu dute abenduaren 15erako, osteguna: Amelie kontalaria izango da egun horretan, eta ipuin kontalariak musikarekin uztartuko dute saioa.

Abenduaren 15ean, 17:30ean hasiko da emanaldia, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako umeei zuzendutakoa izango da. Bertara joan nahi duenak abenduaren 1etik 14ra artean eman dezake izena, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.