Anarik kontzertua eskainiko du abenduaren 29an, Matadeixen

Ane Olaizola 2022ko aza. 29a, 10:43

Bere taldearekin eskainiko duen urteko azken kontzertua izango da Azkoitikoa. Antolatzaileek aurrerago jakinaraziko dute emanaldiaren ordua.

Anari azkoitiarrak bere bandarekin eskainiko dituen azken kontzertuen berri eman du, eta musikariak iragarri duenez, urteko azken kontzertua jaioterrian, Azkoitian, eskainiko du; Matadeixen, hain zuzen ere. Abenduaren 29an, ostiralez, izango da emanaldia. Aurrerago jakinaraziko dute emanaldiaren ordua.

Azkenengoz, joan zen urtean aritu zen Anari herritarren aurrean zuzenekoa eskaintzen; Baztartxo antzokian izan zen orduko kontzertu hori.