Kattagorri Arteak erakusketa ireki du Portaleburun

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 30a, 09:35

Atzo arratsaldetik datorren abenduaren 7ra arte ikusi ahal dira zentroko ikasleek egindako lanak plazako erakusketa aretoan.

Kattagorri Artea zentroko ikasleek egindako askotariko lanekin erakusketa ireki zuten atzo Portaleburun. Margolanak, marrazkiak edota eskulturak jarri dituzte ikusgai Kattagorrikoek han.

Abenduaren 7ra arte egongo da martxan erakusketa, astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.