Jaso dituzte sariak San Andres eguneko marrazki lehiaketaren irabazleek

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 30a, 17:20

Txuri Urdin elkarteak antolatuta, marrazki lehiaketa egin dute Azkoitian San Andres egunez. Guztira, 700 ume inguruk parte hartu dute, eta irabazleek jaso dituzte sariak.

San Andres egunez tradizio bilakatu den moduan, marrazki lehiaketa egin dute gaurkoan Azkoitian, Txuri Urdin elkarteak antolatuta. 10:00etan hasi dira lehiaketan parte hartu duten haurrak eta gaztetxoak beren lanak egiten, eta epaimahaiak haiek egindako marrazkiak baloratu ostean, 14:00etan egin dute sari banaketa ekitaldia, plazan. Guztira, 700 ume inguruk parte hartu dute aurtengo lehiaketan.

Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak: A kategorian, Jare Casas, Aner Caballero eta Cristopher Araya nagusitu dira; B kategorian, Enara Osinalde, Ariana Ayala eta Oihane Calderon; eta C kategorian, Karla Alberdi, Abdul Manan eta Amets Carrera. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, saritu guztiak ez dira agertu oroigarrien bila.