Jai egunak tarteko, itxita egongo da liburutegia datorren asteartetik ostegunera bitartean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 4a, 08:30
Aizkibel liburutegia. (Alex Berasategi)

Datorren astean, astelehenean, ostiralean eta larunbatean irekiko dute liburutegia, ohiko ordutegian. Asteartetik ostegunera ez dituzte ateak zabalduko, jai egunak tarteko.

Datorren astean, jaiegunak dira asteartea eta osteguna –abenduak 6 eta 8–, eta hori horrela, Aizkibel liburutegia itxita egongo da asteartetik ostegunera bitartean. Datorren astean, astelehenean, ostiralean eta larunbatean irekiko dute soilik liburutegia.

Ohiko ordutegian zabalduko dute gunea. Astelehenean eta ostiralean, goizez, 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita liburutegia, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean, berriz, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Gabonetan, liburutegiaren jaiegunak zein izango diren ere jakinarazi du Aizkibelek. Hain zuzen, abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da liburutegia, baita urtarrilaren 5ean eta 7an ere.