Udalekuetan izena ematen dutenei zaintza zerbitzua eskainiko die Azkoitiko Udalak

Ane Olaizola 2023ko mai. 4a, 11:20

Udalak aurreneko aldiz eskainiko du zerbitzua, familia eta bateragarri egiteko asmoz, eta erakundeak antolatutako udalekuetan izena ematen dutenek jaso ahal izango dute, 07:00etatik 10:00etara bitartean.

Azkoitiko Udalak asteartean zabaldu zuen udaleku irekietako izen-ematea, eta erakundeak jakinarazi duenez, han inskribatzen direnei zaintza zerbitzua eskainiko die aurreneko aldiz, familia eta lana bateragarri egiteko asmoz. Udalaren arabera, zaintza zerbitzua HH3tik LH6ra arteko umeek jasoko dute, 07:00etatik 10:00etara bitartean.  

Zerbitzu hori jaso nahi dutenek hamabostaldiko 30 euro ordainduko dute, eta udalekuetan familia bereko ume bat baino gehiagok izena ematen badu, hobaria ezarriko zaie senide horiei, baita familia ugariei zein guraso bakarrei ere.

Udalak honako udaleku eta saio hauek antolatu ditu uztailerako: Praka Motxakin (HH3-LH6),
Artxabentura (DBH1-DBH4) eta Trebatzen Udalekuetan (Kodeka Teknologia Udalekua edota Briko-Udalekua). Horietan guztietan izena eman nahi dutenek maiatzaren 12ra artean dute aukera. Udalekuei buruzko informazio guztia www.elkarguneazkoitia.eus helbidean kontsulta daiteke.