Joxan Goikoetxea eta Euskamerata protagonista, Azkoitiko 31. Udaberriko Musikaldiaren hirugarren kontzertuan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 18a, 10:19
Joxan Goikoetxea akordeo jotzaileak girotuko du kontzertua. (Argazkia: Juantxo EgaƱa)

Azkoitiko Udaberriko Musikaldiaren barruan, 18:30ean hasiko da Goikoetxearen eta Euskamerataren kontzertua, Santa Kutz komentuan. Hara joateko autobusa 18:00etan abiatuko da Julio Urkixo etorbidearen 7 zenbakian dagoen geralekutik.

Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailea eta Euskamerata izango dira Azkoitiko 31. Udaberriko Musikaldiko hirugarren asteko protagonistak. Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua izenburupean, bikoteak Jorge Oteiza omentzeko kontzertua eskainiko du etzi, larunbata, Santa Kutz komentuan (18:30).

Oteizak aitona Azkoitiko Kalparsoro baserrikoa zuen eta aita Olabezetakoa. 1997an, udalak semetzako izendatu zuen artista. Ordukoa da haren ondorengo esan hau ere: "Un abrazo a todos. Soy del Izarraitz". Oteizak ahotan eta bihotzean izan du beti Azkoitiko herria.

Ohi bezala, larunbatean ere udalak doako autobus zerbitzua jarriko du herrigunea eta komentua lotzeko. Autobusa larunbatero 18:00etan aterako da Julio Urkixo etorbidearen 7 zenbakian dagoen geralekutik –Eroski txikiaren ondotik–. Bidaia autobusean egin ahal izateko, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Hona hemen musikaldiaren programa osorik.