2023ko udal eta foru hauteskundeak

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusiak egingo dituzte bihar Azkoitiko EAJk eta EH Bilduk

Andoni Elduaien 2023ko mai. 24a, 09:08

EAJk Balda plazan egingo du ekitaldia, 19:00etan hasita. EH Bilduk, berriz, herriko plaza nagusian izango du ekitaldia, ordu berean. Igandeko udal hauteskundeetara begira, alderdi bakoitzak bere egitasmoak eta proposamenak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean.

Bihar, osteguna, Azkoitiko EAJk eta EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusiak egingo dituzte kalean. Alderdi jeltzaleak Balda plazan egingo du ekitaldia 19:00etan hasita, eta koalizio subiranistak herriko plaza nagusian, ordu berean.

EAJk nahiz EH Bilduk datorren agintaldirako programetan jaso dituzten proposamenak eta egitasmoak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Ana Azkoitia alkategaia protagonista dela egingo du EAJk ekitaldia. Dena den, Javier Zubizarreta egungo Azkoitiko alkateak ere parte hartuko du hitzorduan. EH Bilduren ekitaldian parte hartuko dute, bestalde, Asier Altuna EH Bilduren alkategaiak eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak nahiz koalizioaren askatasun demokratikoetako idazkariak.