Bazkaria eta erromeria, II. Trikiti Eguna borobiltzeko

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 28a, 14:33

II. Trikiti Eguna ospatu zuten atzo Azkoitian. Festa giro paregabea izan zen egun osoan zehar, eta adin guztietako trikitizaleek egin zuten bat antolatutako jaiarekin. Goizeko kalejira jendetsuaren ostean, bazkaria egin zuten plazan, eta eguna borobiltzeko erromeria izan zen han bertan. Talde txikitan banatuta jo zituzten piezak, eta gogotik gozatu zuten trikitizaleek. Ibon Errazuren argazkiekin osatutako argazki bilduma da honako hau. 

Goizetik iluntzera arteko egitaraua zuten prestatua II. Trikiti Egunerako. Iaz bezala, San Martinen elkartu ziren trikitilariak, eta hainbat taldetan banatuta, auzoz auzo ibili ziren 11:30etik aurrera. Soinua eta panderoa eskuetan hartuta, trikiti hotsak herrian zabaltzen aritu ziren, eta, ondoren, 13:30ean, Julio Urkixo kalean elkartu ziren kalejira handia egiteko. Plaza Berrin hainbat pieza eskaini ostean, plazan amaitu zuten ibilbidea. Han ere hainbat pieza eskaini zituzten, bertan ziren herritarren gozamenerako, eta taldeko argazki atera ostean, bazkaritarako tartea hartu zuten. Ondoren, erromeria egin zuten talde txikitan banatuta. Arratsaldeak utzitako irudiak dira honako hauek. 

(Argazkiak: Ibon Errazu)