Txingorraren eta euritearen ondorioz, ur putzu handiak sortu dira Julio Urkixo etorbidean

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 18:59

18:30 aldera txingorra eta euri zaparrada handiak egin ditu Azkoitian, eta putzu handiak sortu ditu herriaren sarreran. 15:00etatik 22:00etara zaparrada trumoitsuak iragarri ditu Euskalmetek.

Gaur arratsalderako zaparrada trumoitsuak iragarri ditu Euskalmetek; 15:00etatik 22:00etara artean izango direla adierazi du. Azkoitian 18:30 aldera txingorra hasi du eta zaparrada handiak egin ditu. Ondorioz, Julio Urkixo etorbidean ur putzu handiak egin dira, eta urak hondakinen edukiontziak ere mugiarazi ditu errepidera.

19:15 alderako Julio Urkixo kaleko eta errepideko estoldak garbitu dituzte, eta bere onera etorri da egoera.