Udane Juaristik Barricarte kupel gaineko margo lehiaketa irabazi du

Ane Olaizola 2023ko ira. 18a, 12:11
Udane Juaristi, lehiaketan egindako lanarekin. (Udane Juaristi)

Serradan (Espainia) egin dute upel gaineko margo lehiaketa, eta artistek mahats-biltzeari buruzko lanak sortu dituzte.

Barricarte margo lehiaketa egin zuten atzo, igandez, Valladolideko Serrada herrian (Espainia), eta Udane Juaristik aurreneko saria lortu du. Mahats-biltzearen azokaren barruan egin dute margo lehiaketa, eta han parte hartu duten artistek upeletan sortu dituzte gaiari lotutako margolanak.