Trino Azkoitia bertso irakasle eta epailea hil da

Ane Olaizola 2023ko aza. 27a, 11:08
Trino Azkoitia, artxiboko irudi batean. (ALBE)

Herenegun hil zen Azkoitia, 77 urte zituela, Getxon. Besteak beste, hango Algorta auzoko bertso eskolako sortzaileetakoa izan zen, eta Bertsolari Txapelketa Nagusian zein Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan epaile lanetan aritu zen.

Trino Azkoitia (Azkoitia, 1948) bertso irakasle eta epailea hil zen zapatuan, Getxon (Bizkaia), bizitoki zuen udalerrian. Han agurtuko dute, familiartean.

Martirietako Urteaga baserrian jaioa, Getxora lekualdatu zen Azkoitia, eta 1980ko Amurizaren ikastarotan partaide zein Getxoko Algorta auzoko bertso eskolako sortzaileetakoa izan zen hura. Hain zuzen, Bizkaian bertsozaletasuna indartzeko eragile nagusienetakoa izan zela nabarmendu du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

Bertso epaile lanetan ere aritu zen Azkoitia: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak aurrenekoz antolatutako urtean hasi zen zeregin horretan, eta ordutik, beste hainbat txapelketetan ere izan zen epaile, 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusian eta 2002ko eta 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan, esaterako.