Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita dago lanen ondorioz

Iraia Oteiza 2024ko ots. 21a, 09:49

Gaur goizeko 07:00etatik dago bidea itxita, eta hala egongo da arratsaldeko 15:00ak arte. Bihar eta etzi ere bidegorria itxita egongo da ordu tarte horretan.

Azkoitia eta Urretxu artean dagoen bidegorria itxi egin dute, bertan egiten ari diren lanen ondorioz. Goizeko 07:00etan itxi dute bidea, eta itxita egongo da arratsaldeko 15:00ak bitartean. Urretxuko Udalak jakinarazi duenez, ostiralera arte luzatuko dira lanak; ondorioz, bihar eta etzi ere bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara artean.