Komun publikoak jarri dituzte Goenan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 19a, 09:23

Aisialdi gunean "gero eta jende gehiago" ibiltzen delako eta hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez jarri ditu komunak udalak. Azken urteetan Goenan hainbat lan egin ditu erakundeak.

Udalak komun publikoak jarri ditu Goenako aisialdi gunean, "gero eta jende gehiago" ibiltzen den eremua delako eta hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez. Azken urteetan hainbat lan egin ditu erakundeak berdegunean eta haren inguruan; besteak beste, haurrentzako guneak egin eta autokarabanentzat eremua egokitu ditu han. Udalak azaldu duenez, "herritar ugari" ibiltzen da Goenan, oro har, "eguzkia hartzen naiz lagunartean denbora pasa".