Papera birziklatzeko tailerra egin dute Azpeitiko Ekoetxean

Ane Olaizola 2022ko aza. 13a, 16:55

2022ko Familia Ekintzen barruan egin dute saioa, eta hara bertaratu direnek papera birziklatzen ikasi dute, eta ondoren petaloekin zein hostoekin apaindu. "Goiz pasa polita" egin dute parte hartzaileek.

2022ko Familia Ekintzen barruko beste saio bat egin dute gaur, igandea, Azpeitiko Ekoetxean. Oraingo honetan, papera birziklatzen ikasi dute hara bertaratu diren familiek. Eguraldia lagun zutela, dozenatik gora lagun elkartu dira tailerrean, eta haurrek, papera birziklatzeko teknika ikasteaz gain, horiek petaloekin eta hostoekin apaintzeko aukera izan dute. Antolatzaileen arabera, "goiz pasa polita" egin dute.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)