Jostorratz jarri dute martxan Azpeitian, haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzeko

Julene Frantzesena 2022ko aza. 14a, 16:35
Plazatarrak egitasmoaren saio bateko argazkia. (Azpeitiko Udala)

Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zein haien gurasoei zuzendutakoa izango da lehen saioa. Ostiralean egingo dute plazan, 17:30etik 19:00etara, Goxo-goxo izenburupean. Asteazkena izango da izena emateko azken eguna.

Plazatarrak egitasmoaren oinarriei jarraituz, ikasturte berriarekin egitasmo berri bat jarri du martxan udaleko Gazteria Sailak herriko ludoteken bitartez: Jostarratz. Herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da egitasmoaren helburua, eta haurren eta helduen artean harreman parekideak sortzea ere bai.

Hori dela eta, ikasturtean zehar hainbat saio antolatuko dituzte, eta haurrek zein helduek parte hartu ahal izango dute horietan. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zein haien gurasoei zuzendutakoa izango da lehen saioa; ostiralean egingo dute plazan, 17:30etik 19:00etara, Goxo-goxo izenburupean.

Lau umeko heldu batek eman beharko du izena, eta saioan parte hartu beharko du. Bihar, asteartea, izango da saiorako izena emateko azken eguna; honako lotura honetan dago horretarako aukera. Zalantzak izanez gero, 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.