Dozena bat etxetako sagardoa dastatzeko aukera izan da Loiolako Sagardo Egunean

Euriak ez ditu etxean utzi sagardozaleak, eta jende multzoa batu da gaur eguerdian Loiolako basilikaren aurrealdean.

Bueltan izan da gaur eguerdian Loiolako Sagardo Eguna. 13:00etatik aurrera,  Azpeitiko Loiola auzoko dozena bat etxe eta baserritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute basilikaren aurrean bildutakoek. Eguraldi kaskarrari aurre egiteko, karpapean jarri behar izan dituzte sagardoa banatzeko postuak eta jendearentzako aterpe guneak. Euria euri, jende multzo polita bildu da Loiolan sagardoa dastatzera eta gazta nahiz txorizo egosiaren pintxoak jatera. Giroa animatzeko, gainera, musikarekin girotu dute hitzordua Loiolako Sagardo Egunaren antolatzaileek.