Ekain Ibargurenek 'Aho bete hortz' ikuskizuna aurkeztuko du abenduaren 11n Azpeitian

Ekain Ibarguren, 'Alejop!' ikuskizunerako prestatzen. (Mireia Galarza)

17:00etan hasiko da pailazo azpeitiarraren emanaldia Soreasu antzokian, eta joan nahi dutenek sarrerak eskuragarri dituzte jada Kulturazen webgunean.

Ikuskizun berria estreinatuko du Ekain Ibargurenek datorren abenduaren 11n, igandea, Azpeitiko Soreasu antzokian: Aho bete hortz. Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak herrikideen aurrean emateko prestatu duen "ikuskizun dibertigarri eta eroa" 17:00etan hasiko da.

Ekain pailazoaren estreinaldiko emanaldi horretara joan nahi dutenek dagoeneko eskuragarri dituzte sarrerak, 6 euroren truke, Kulturazen webgunean.