Madalenako lursail batean ezkur eta gaztaina haziak landatu dituzte Urola Bizirikeko kideek

Julene Frantzesena 2022ko aza. 25a, 08:53
Urola Bizirikeko kideak landaketa egiten. (Urola Bizirik)

Azpeitiko Udalak utzitako eta prestatutako eremuan egin dute landaket. Haritz, ametz eta artelatz ezkurrak landatu dituzte gaztaina fruituekin batera. Aurrerago beste hainbat lan egingo dituzte eremu horretan.

Urola Bizirik taldeak aurten jasotako ezkur eta gaztaina haziak landatu ditu Madalena auzoko lursail batean. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udalak utzitako eta prestatutako eremuan egin dute landaketa natur taldeko kideek, eta haiek azaldu dutenez, haritz, ametz eta artelatz ezkurrak landatu dituzte gaztaina fruituekin batera. Aurrerago beste lan batzuk egingo dituztela azaldu dute Urola Bizirikeko kideek, hala nola lursaila garbitu, belar txarrak moztu, espezie inbaditzaileak kendu eta zuhaixka berriak landatu.