Traktore bat irauli da Azpeitiko Oñatz auzoan, eta zauri arinak ditu gidariak

08:50ean traktore bat irauli da Oñatz auzoan, Gi-3181 errepidean. Gidaria traktorean harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ibilgailuak bidea oztopatzen du uneotan.

Traktore bat irauli da Azpeitiko Oñatz auzoan, Gi-3181 errepidean, 08:50 zirenean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gidaria traktorean harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Zauri arinak ditu gidariak, eta anbulantzian eraman dute. Traktoreak errepidea oztopatzen jarraitzen du uneotan (09:26), eta suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak gunean lanean ari dira.