Intsektuentzako etxetxoak eraikitzeko tailerra egingo dute abenduaren 11n Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 30a, 08:47
Intsektuentzako etxetxo bat. (Pixabay)

7 urtetik gorakoei zuzenduta prestatu dute ekintza eta 10:00etatik 12:00etara egingo dute. Tailerra doan da, baina plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena.

Tailer berri bat antolatu dute Azpeitiko Ekoetxean datorren abenduaren 11rako. Intsektuen hotelak eraikitzen! izeneko doako tailerra emango dute egun horretan; intsektuentzako egurrezko etxetxoak eraikitzen ikasiko dute parte hartzaileek, baita horien garrantziaz jabetzen ere.

7 urtetik gorakoei zuzenduta prestatu dute ekintza eta 10:00etatik 12:00etara egingo dute; 7 urte baino gutxiago duen haurren batek parte hartu nahi badu, heldu batek lagunduta egin beharko du. Tailerra doan da, baina plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena. Horretarako, 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzi behar da.